XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Ikastetxean ikasten ihardun beharrean, jolasean ari bagara, ez gara geu bakarrik denbora galtzen dugunak, besteei ere kalte egiten dihardugu.

Eta, lan eta lan dabiltzanean eta irakasleak esaten duenari adi-adi gaudenean? Orduan denok egoten gara askoz pozago; geuk lan eginaz, beste batzuei ere lan egiten laguntzen diegu, giro egoki bat sortzen dugulako.

Ume batek aita eta ama pozik dituenean, Jainkoari baietz esaten dio, eta guztiak egiten ditu zoriontsu.

3. Horregatik, txarki dagoen zerbait egiten dugunean eta beste batzuei min ematen diegunean, haieri ere barkatzeko eskatzen digu apaizaren bitartez.

Eta haiek barkatzen digutenean, berriro elkarren lagun egiten gara....

OTOITZA

Jesus, kristau guztion artean osatzen dugu zure Eliza.

Eta Zuri kasurik egiten ez dizugunean, Eliza osoari egiten diogu kalte.

Baina, denek barkatzen digute zure apaizekin aitortzen garenean; hoien bitartez, berriro elkarren lagun egiten gara.

Eskerrik asko, Jesus!.

SINESMEN EKINTZAK

1. Aitortza edo Penitentzia Sakramentuan, apaizari geure ezetzak esaten dizkiogunean: - Nori eskatzen diogu barkamena? - Nork barkatzen digute Penitentzia Sakramentuan?.

2. Har dezagun geure Kristau ikasbidea eta zabal dezagun 86-87. orrietan.

Ikus ditzagun astiro-astiro han agertzen diren irudiak eta bertan esaten dena irakur.

Horretara jakingo dugu zer egin behar dugun geure lehenengo Penitentzia ondo ospatzeko (Elkarrizketa).

3. Katekistak Penitentzi elizkizuna nola egingo den azaltzen du.

Umeei ondo aditu ez dutena galdetzeko aukera emanaz.

4. Elizkizun horretarako abestiak aukera eta gerta.

5. Azkenik, marrazki bat egin: umea, bere lagunak eta gurasoak, denak pozik, Penitentzi Sakramentua lehenengoz ospatuta gero.